viernes, 10 de noviembre de 2023

BARATZA, TRESNA TERAPEUTIKOA / LA HUERTA COMO HERRAMIENTA TERAPÉUTICA

Orain urte batzuk baratza bat izan genuen Errenteriako baratza komunitarioetan eta bertan 5 urtez aritu ginen. Lan asko egin genuen bertan, landatu, uzta jaso, sukaldatu, etb. Osasun Mentaleko Eguneko Unitatetik bilatzen duen Errehabilitazio helburuaren barruan, aukera asko eman zizkigun  baratzak: elikadura osasuntsua, lana, esfortsua eta satisfakzioa, ariketa fisikoa eta naturarekin kontaktua, gure  eta bizilagunen arteko hartu-emanak, etb. lantzeko aukera eman zigun.  

Orain berriz gatoz bueltan. Gure zentruaren ondoan, Aldura elkarteak (Oarsoaldeko gaixo mentalen eta familien elkarteak), baratza bat ipini du, udalak utzi dion lur-sail batean eta txoko hau guk erabiltzeko gonbita luzatu digute. Gertatasuna lagun, ilusioz ekin diogu ibilbideari.

Hona hemen hasieran egitea tokatu zaizkigun lan batzuk:

1. Belar txarrak kendu eta lurra prestatu:



2. Haziak erein eta landareak landatu: ilarrak, azaloreak, tipulak, azak, letxua, etb.




3. Menta jaso eta infusioa egin:


Hemendik aurrera ere, egiten joaten garenaren berri ematen jarraituko dugu. Bitartean ondo izan eta JAN OSASUNTSU!!