"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

martes, 26 de mayo de 2026

TABAKORIK GABEKO NAZIOARTEKO EGUNA

 


Maiatzaren 25eko aste hau kerik gabeko astea da eta Maiatzaren 31n nazioarteko Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, aste honetan gai honi buruz hitz egiten aritu gara. 

Aurten, batez ere, "vaper"-en gaiari heldu nahi izan diote, azkenaldian modan jarri baita batez ere gazteen artean baina ikusi da efektu kaltegarriak dituela. Besteak beste, dependentzia, antsietate arazoak, bihotz-biriketako arazoak...

Horrez gain jarraian agertzen den bideoa ikusi dugu. Bertan, Osakidetzak eskeintzen dituen baliabide ezberdinez hitz egiten du eta bertan dioen bezala, edozein momentu da momentu ona erretzeaz uzteko. Baliteke erretzeari uzteaz saiatu eta ez lortu izana, baina porrot moduan ikusi beharrean lorpen horretatik gertuago gaudela ikus dezakegu.


Bestalde, zuen eskura jarri nahi dugu Osasun Eskola baliabidea, non  beste gai askoren artean tabakismoaren gaia ere lantzen den. Hemen duzue bertara sartzeko linka:

https://osasuneskola.osakidetza.eus/eu/catalogue/tabakismoa-prebentzioa

Erretzailea bazara eta momenturen batean uztea pentxatzen ari bazara, jarri kontaktuan erizainarekin eta berak lagunduko dizu. Badakigu ez dela erraza, baina zure osasunak eskertuko du!

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Esta semana del 25 de mayo es la semana sin humo y el 31 de mayo se celebra el Día Mundial Sin Tabaco. 

Este año, se ha querido tratar el tema de lo "vapers". A pesar de la publicidad engañosa, son dispositivos perjudiciales para la salud, quedando demostrados efectos nocivos en el aparato cardio-respiratorio, problemas de ansiedad, adicción...

Aparte de hablar de ello, esta semana en la unidad de día hemos visto un video de Osakidetza donde una enfermera explica los diferentes recursos que hay al alcance para dejar de fumar. Como dice ella, siempre es un buen momento para ello. Puede ser que en el proceso de dejar de fumar haya recaídas, pero lejos de verlas como fracasos, podemos ver que estamos cada vez más cerca de ese objetivo final de dejar de fumar. 

Por otro lado, queremos dejar a vuestro alcance el recurso Osasun Eskola, donde aparte de otros muchos temas se trata este tema. Aquí tenéis el link para acceder:

https://osasuneskola.osakidetza.eus/es/catalogue/prevencion-tabaquismo

Si eres fumador/fumadora y estás pensando en dejarlo ponte en contacto con tu enfermera, que ella te acompañará en este proceso. Sabemos que no es fácil, pero tu salud lo agradecerá!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.