"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

lunes, 13 de octubre de 2025

MUNDU MAILAKO BURU OSASUNAREN EGUNA / DIA MUNDIAL DE LA SALUD MENTAL

Aurreko ostiralean, urriak 10, Osasun Mentalaren Eguna ospatu zen. Egun horren harira, Aguifes, Gipuzkoako elkarteak, egindako agerraldia eta errebindikazioaren link-a uzten dizuegu jarraian:

https://www.agifes.org/actividad/noticias-agenda/salud-mental-euskadi-reclama-politicas-publicas-que-garanticen-apoyos-y-cuidados-a-adolescentes-jovenes-y-personas-mayores-con-problemas-de-salud-mental/

Buru Osasuna Euskadik politika publikoak eskatu ditu, osasun mentaleko arazoak dituzten nerabe, gazte eta adinekoen laguntza eta zaintza bermatzeko. 

Euskadiko federazioak prebentzioko eta arreta goiztiarreko neurriak eta osausn mentaleko arazoak dituzten adinekoentzako laguntza espezifikoak aldarrikatu ditu. 


Eta gai horrekin lotuta, Urriak 22an, 18:00tan, Donostiako Udaletxean, jardunaldi bat eskainiko du, "Buru Osasuna. Zahartzea eta adineko pertsonak" izenburupean.


Eta azaroak 10ean, 19:00tan, Principe aretoan, Donostian, Zinea eta Osasun Mentala dinamikaren barruan pelikula bat botako dute: "A Real Pain", nahasmendu obsesibo konpultsiboa eta antsitatearen gaiak landuz. 


Aldi berean, jarraian beste bi link:

1. Konfederazioaren manifestua eta leloa:

https://consaludmental.org/dia-mundial-de-la-salud-mental/dia-mundial-de-la-salud-mental-2025/


2. Mikel Sarmiento Urriak 9an diputatuen kongresuan egindako aurkezpena. Eskerrikasko Mikel!

https://www.agifes.org/actividad/noticias-agenda/mikel-sarmiento-reivindica-una-sociedad-mas-humana-y-sensible-con-la-salud-mental-en-el-congreso-de-los-diputados/


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.