"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

martes, 17 de diciembre de 2019

BARRUTIK III

Asteburuan neguan sartuko gara. Poesia bat neguari zuentzat: 


NEGUARI

Negua datorrenean bere bi izerdiz
estalpeko atean aterpetzen naiz ni
berorik gabe ere plazer izugarriz
hemengo soroetaz gogoz eta antsiz
hura datorrenean izaiten naiz beti
bakarrik edo behintzat bai erdi bakarrik

Negua maite baitut negua bezela
nondik gatozen gu, errazu bestela
uda bero batetik, normal den bezela
negua datorkigu izotzaz batera

Neguaren hegoak beti beldurgarri
beldur handirik eztit ematen ba niri
nahiz muturra duen beltz, sakonean urdin
hura nire laguna daukat berdin-berdin

Baserriko zokoak baititu astintzen
pasa ta gero pentsa hura zer ote zen
beldur direnez gero nola ni enaizen
udaberria dator atzetikan lerden

Izerdi guztiekin bat bera eginez
ttipi-ttapaka bizi honetan jardunez
joaten gara negutik udaraino oinez
maite dugun guztia barrenean gordez

Etzattut aspertuko negu kontuekin
nahiz-ta agurtu behar nere ollagorrekin
zatoz beti nigana bi izerdirekin
neguak eman eta kendutakoekin



Aitzol

2 comentarios:

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.