"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

martes, 11 de febrero de 2020

ARIKETA FISIKOA ETA ESKIZOFRENIA / EJERCICIO FISICO Y LA ESQUIZOFRENIA

Edonorentzat da osasungarria kirola egitea. Baita guretzat ere, nahiz eta askotan pereza ematen digun. Baina konprobatua daukagu: ariketa fisikoa egin ondoren askoz hobeto sentitzen gara. Zaila egiten zaigu azaltzea, baina pixka bat aztertzen badugu gure gorputza, arinago, lasaituago eta presenteago sentitzen ditugu gure artikulazio eta giharrak. Baita gure animoa ere, alaiago eta irrifartsuago nabaritzen gara. Eta gure arteko harremanak ere askoz errazagoak, bareagoak, bihurtzen dira,  konfidantza eta konplizitate puntu bat sortzen laguntzen du. 




Honen inguruko gogoeta egin izan dugu beti Eguneko Unitateko baina ez dugu inoiz demostratu zientifikoki. Eta hara non, Osatuberri aldizkariko azken alean honen inguruan aritu diren! Ze ondo, gure uste eta teoriak, ikerketa baten bitartez azaltzeko ahalegina egitea. Txalogarria eta eskertzekoa.


Arabako Osasun Mentaleko Sarean eskizofreniaren tratamentuan ariketa fisikoak ekar ditzakeen onurak aztertzen ari dira, CORTEX-SP ikerketa proiektua oinarri harturik. Bertan lan egiten duen Nagore Iriarte Psikiatrari eta Mikel Tous Euskal Herriko Unibertsitateko Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien Fakultateko ikerlariari egin diote elkarrizketa. Beheko enlazean sartzen bazara, artikulu osoa irakurri ahal izango duzu. Gomendagarria benetan:





Jarrai dezazun beraz, gure gorputza astintzen!



Eguneko Unitateko Taldea


 



2 comentarios:

  1. oso interesgarria, bai.

    ResponderEliminar
  2. Muy interesane, a ver si consigo que mis compañeros hagan ejercicio, son unos vagos perezosos y es muy difícil convencerlos. Además se cansan mucho a nada que hacen, deberían dejar de fumar.

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.