EZTAKIT
Eztakit
zergatik jartzen naizen idaztera
Nire poema baten garrantzia baita hutsaren
berbera
Ez dut inor tronpatu nahi nire hitz
hauekin
Alkoholetik ihesi egiten dut
Poeta gehienek nahi izan ez duten bezala
Lotsak jota ez dut idazteko adorerik
Zeren zer erakatsi dezaket nik?
Bizitzara etortzen girela zeregin zehatz
barik
Bizitzaren mirabe
Gure izateetaz zer egin jakin gabe.
Eta halere saiatzen gara
Gure existentziei emateko zentzu bat,
pauso bat, muxuak eta maitasuna
erraiteko antzeko zerbait.
Eta halere, berriz halere, hemen gaude
Zerbait ikasteko alde
Zerbait erakutsiko diguna ez garela
debalde
Baditugula
giza-borrokaren ipar ala ekialde
Hilko
garenaren segurtasuna barne.
Eta hiltzeak ere zer inporta du
Denok
baigira noria horretan itzulika
Saiatzearen
indarrez, edo, haztarrika,
Iluntasun
honetan argia eginka, haginka.
Barka
nazaten jende optimistek
Bizitza
borroka bide bat dela sinisten ez duten gizagaixo hoiek
Adibide
bat eskatzen diet erakusteko
Bizitza
ez dela minutu bakotxa borrokatzeko
Sortu gintuen izarren hautsa bideratzeko.
Bizitza borroka bat da, ikasketa bat aldi berean. Eutsi eta ez etsi!! Besarkada bat. J.
ResponderEliminar