Orain urte batzuk baratza bat izan genuen Errenteriako baratza komunitarioetan eta bertan 5 urtez aritu ginen. Lan asko egin genuen bertan, landatu, uzta jaso, sukaldatu, etb. Osasun Mentaleko Eguneko Unitatetik bilatzen duen Errehabilitazio helburuaren barruan, aukera asko eman zizkigun baratzak: elikadura osasuntsua, lana, esfortsua eta satisfakzioa, ariketa fisikoa eta naturarekin kontaktua, gure eta bizilagunen arteko hartu-emanak, etb. lantzeko aukera eman zigun.
Orain berriz gatoz bueltan. Gure zentruaren ondoan, Aldura elkarteak (Oarsoaldeko gaixo mentalen eta familien elkarteak), baratza bat ipini du, udalak utzi dion lur-sail batean eta txoko hau guk erabiltzeko gonbita luzatu digute. Gertatasuna lagun, ilusioz ekin diogu ibilbideari.
Hona hemen hasieran egitea tokatu zaizkigun lan batzuk:
1. Belar txarrak kendu eta lurra prestatu:
2. Haziak erein eta landareak landatu: ilarrak, azaloreak, tipulak, azak, letxua, etb.
3. Menta jaso eta infusioa egin:
Hemendik aurrera ere, egiten joaten garenaren berri ematen jarraituko dugu. Bitartean ondo izan eta JAN OSASUNTSU!!
ze ondo!! zorionak eta animo abentura berri honekin. Lan egin eta gero, barazki goxo-goxuak jasoko dituzue!
ResponderEliminarQue alegria me da ver que nuestra huerta esta dando sus frutos, hasta las lechuguitas estan preciosas...saludos, lupe
ResponderEliminar