"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

miércoles, 14 de agosto de 2024

UDARA ETA BARATZA: UZTA BILTZEN, GOXO ETA OSASUNTSU JATEKO

Pozik gaude, Udaran Baratza ari baita bere fruituak ematen. Egindako lanaren emaitzak jasotzen ari gara eta sukaldean jaki goxoak prestatzen. Begira besteak beste biltzen ari garen lehengaiak: kuiak, tomateak, bainak, ziazerbak, etb. 

                             

                             

Ezin aipatu gabe utzi, egun bero hauetan guzti hau aurrera ateratzeko, beharrezkoa den lana: Ureztatzea! 

                             

Aldi berean, udazken-negurako landareak ere ari gara ereiten edo landatzen. Bereziki,  ilusio berezia jarri dugun lehengaia honako hau da: Babarrunak! Ea zortea dugun eta udazkenean Babarrun-jate bat egiteko moduan garen. Kontatuko dizuegu aurrerago, bitartean ongi izan!

1 comentario:

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.