"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

lunes, 11 de noviembre de 2019

BARRUTIK II


Eztakit

Eztakit zergatik jartzen naizen idaztera
nire poema baten garrantzia baita hutsaren berbera
Ez dut inor tronpatu nahi nire hitz hauekin
alkoholetik ihes egiten dut 
poeta gehienek nahi izan ez duten bezala
lotsak jota ez dut idazteko adorerik
zeren zer erakutsi dezaket nik?
Bizitzara etortzen garela zeregin zehatz barik
bizitzaren mirabe
gure izaiteetaz zer egin jakin gabe

Eta halere saitzen gera
gure existentziei emateko zentzu bat
pauso bat, muxuak ala maitasuna
erraiteko antzeko zerbait.

Eta halere, bai, berriz halere, hemen gaude
zerbait ikasteko alde
zerbait erakutsiko diguna ez girela debalde
baditugula giza-borrokaren ipar eta ekialde
hilko garenaren segurtasuna barne.

Eta hiltzeak ere zer inporta du
denok baikara noria horretan itzulika
saiatzearen indarrez, edo, haztarrika
iluntasun honetan argia eginka, haginka
Barka nazaten jende optimistek
bizitza borroka-bide bat dela sinisten ez duten gizagaixo hoiek
adibide bat eskatzen diet erakusteko
bizia ez dela minutu bakotxa borrokatzeko
sortu gintuen izarren hautsa bideratzeko

                                                                                                        Aitzol


1 comentario:

  1. Zure poema asko gustatu zait. batzuetan denak galduta gaude, bizitzaren sentidua bilatzen...

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.