IMIGRATZAILEAREN POEMA
Atzerritik nator, musika ezti bat entzunez
goitatzen nauenak beldurra eta esperantza
ematen didate
beso bulartsuren batean erortzea tokatuko ote zait
ala
mespretxu orokortuaren biktima izanen...
Mundu berrira sortu berri naiz
eta eztakit saxofonistak jo ditan musika
zein den, flauta erritmiko epel
baten erritmoa ote dut zain
ala
makil soinu gogorraren kankarra
Eztakit deus eta nire sei alaba txikiek
galdegiten naute: Ama....
Nik espero nahiko nituzke koro baten
eztarri afinatuak
eliza barne batean dardai
gure etorrera edertzen
malkoak ixurtzeraino
Baina horrenbeste jende zain ukango ote dute
zazpi beltz atzerritarrek
zeintzuen biziaz deus eztakien inork ere ez
zer erran nahiko diete, adibidez, ene kopeteko
zimur zailduek
eta, gero, gañez,
esistitzen al da
ttipitan kondatu ziguten Jainko hura
zer espero behar dut?
Piano afinatu baten doinuak beharbada...
Gauza bat dut argi, nire sei umeak ez direla kriminal
gerrazale horien biktima izango
eta horretarako nire gorputza salduko dut behar bada
baina ez, ez dira izango
Horregatik nator zuen lurrerat
zuen haurren kantuak entzutera
nireak zuenekin hunkitzera
eta sekula ez zaigu ezer faltako
nire egiak horrela nahi duelako
AITZOL