"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

lunes, 30 de septiembre de 2019

BARRUTIK I

IMIGRATZAILEAREN POEMA

Atzerritik nator, musika ezti bat entzunez
goitatzen nauenak beldurra eta esperantza
ematen didate
beso bulartsuren batean erortzea tokatuko ote zait
ala
mespretxu orokortuaren biktima izanen...

Mundu berrira sortu berri naiz
eta eztakit saxofonistak jo ditan musika
zein den, flauta erritmiko epel 
baten erritmoa ote dut zain
ala
makil soinu gogorraren kankarra
Eztakit deus eta nire sei alaba txikiek
galdegiten naute: Ama....

Nik espero nahiko nituzke koro baten
eztarri afinatuak
eliza barne batean dardai
gure etorrera edertzen
malkoak ixurtzeraino

Baina horrenbeste jende zain ukango ote dute
zazpi beltz atzerritarrek
zeintzuen biziaz deus eztakien  inork ere ez
zer erran nahiko diete, adibidez, ene kopeteko 
zimur zailduek 
eta, gero, gañez,
esistitzen al da 
ttipitan kondatu ziguten  Jainko hura
zer espero behar dut?
Piano afinatu baten doinuak beharbada...

Gauza bat dut argi, nire sei umeak ez direla kriminal
gerrazale horien biktima izango 
eta horretarako nire gorputza  salduko dut behar bada
baina ez, ez dira izango

Horregatik nator zuen lurrerat
zuen haurren kantuak entzutera
nireak zuenekin hunkitzera
eta sekula ez zaigu ezer faltako
nire egiak horrela nahi duelako



                                                                                    AITZOL


3 comentarios:

  1. Ederra! Hunkigarria! Jarraitu horrela, barrutik ateratzen zaizuna idazten eta gurekin konpartitzen. Jaione

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.