"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

lunes, 19 de octubre de 2015

AMAMA



Aurtengo Donostialdeko  zinemaldian  Amama filmak Euskal Zinemaldiaren Irizar saria jaso du, eta astebukaera honetatik aurrera zineetan ikusteko aukera daukagu.  Zuzendaria Asier Altuna da; aktoreak berriz  Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola eta Nagore Aranburu dira.  Filmak  ordu terdiko iraupena dauka, drama bat da.

Euskal Herriko baserriko familia baten istorioa kontatzen du. Familia honek munduaren dikotomia azalarazten laguntzen digu: baserritar bizitza eta kalekoa; iragana eta oraina; gurasoen bizimodua eta seme-alabena. Bi modu dira bizitza ulertzeko eta amonak hau guztia isiltasunean behatzen du.



Egia esan behar badizuet oso film zoragarria da, baserritarra izan bazara film honekin identifikatuta sentituko zara. Niri oso istorio interesgarria eta erakargarria iruditu zitzaidan. Euskaraz da baina azpititulatuta dago, ez da zaila ulertzeko, nik biziki gomendatzen dizuet ikusteko.

Hementxe daukazue pelikularen trailerra:



Ikusten duzuenean  idatzi zuen iritzia emanez!

                                                                                                                                               Aloña

3 comentarios:

  1. Resumen en castellano:
    Amama es una película de Asier Altuna que presentaron en el último Zinemaldi o Festival de San Sebastian (ganó el premio a la mejor peli en euskera, por cierto). Trata sobre dos mundos enfrentados: el de dos generaciones (moderna y antigua), dos formas de vida (del caserío o de la vida moderna urbana...). La abuela o amama es la testigo en silencio de esta dicotomía. Os la recomendamos fervientemente. Está subtitulada en castellano. y el trailer que os dejamos, también está en castellano

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. hay que bien que ponéis un resumen en castellano para que nos enteremos, nos parece un buen argumento y por supuesto voy a ir a verla. Gracias por compartir. Perez Zeledón

      Eliminar
  2. Ea denbora ateratzen dut pelikula hau ikusteko!

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.