"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

lunes, 1 de abril de 2019

AGUR BARATZA


Triste gaude baratza utzi behar izan dugulako. Urte guzti hauetan Errenteriako Baratza munizipaletara joaten ibili gara. Zaindu dugu gure lurra, mimatu dugu. Bertatik lortzen genituen barazkiekin, goxo eta osasuntsu sukaldatu eta elikatu gara. Baratzetako bizilagunekin harremandu gara. Gure errekuperazioaren barruan, tresna terapeutiko baliotsua izan da baratza guretzat.  


Baina arrazoi desberdinak direla medio (beste proiektu errehabilitadore batzuekin uzteartzeko arazoak izaten genituen, distantzia handia dagoenez zentrua eta baratzaren artean...), asko  hausnartu ondoren, uztea erabaki dugu. 

Agur esaten diogu baratzari. Penarekin. Baina aurrerantzean ere egitasmo berriak sortzen jarraitzeko ilusioarekin jarraitzen dugu. Beraz naturarekin kontaktua bilatzen duten ekintzak diseinatu eta burutuko ditugu. Izango duzue gure egitasmoen berri!


Eskerrikasko baratzari urte hauetan eman dizkigun fruitu-emaitza guztiengatik!





1 comentario:

  1. a zer pena!! baina hori, beste aktibitate batzuk etorriko dira!! Aurrera, ekipo! Vir

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.