"Gure Ahotsa" blog-a, sortu berri dugun talde bat gara, Errenteriako Osasun Mentaleko Eguneko Unitateko kidekok sortutako blog.a da "Gure Ahotsa".
Gure helburua hemen lantzen ditugun gaiak zuekin partekatzea da: iritziak, bakoitzaren bizikizunak eta bestelako zenbait gai: errezetak, bidaiak, poesiak, kontakizunak... Hemen aurkituko dituzun ideiak positibo eta interesgarriak dira.

viernes, 8 de marzo de 2013

MAITATUZ

Maite-maite zurekin egon nahi dut beti.
-Baina zergatik ez duzu onartzen aita ene maitasun itsua?
-Umea zarelako oraindik.
-Eta zer? Nik maitedut!
-Nire agindua beteko duzu eta ez zaitut mutil horrekin gehiago ikusi nahi.

Negarra begietara, etsipena eta “trágame tierra” esanaz lo hartu dut. Eta zu ene maite hori, ene bizitzatik desagertu zara eta ni etxean zokoratuta geratu naiz triste-triste ezertarako gogorik gabe.

Ordea, orain azterketetan emaitza hobeak ateratzen ditut.Astelehenak gorroto ditut, astelehenero ene lagunek asteburuan zer egin duten azaltzen gozatzen baitira, eta  ni isil-isilik.





Ama udako oporretan taberna batean hasi da lanean, eta aitak okindegian egiten du lan, beraz egunez lo egiten du. Eta ni gero eta gutxiago, gero eta gutxiagojaten hasi naiz. Zer guapa nagoen.

Baina hogei kilo argaldu ditut udako oporretan eta amak zer gertatzen zaidan jakin gabe medikuarenera eraman nau. A ze kaosa, ez dut medikuarena joan nahi, ez dut jan nahi. Eta derrigortuta hospitalera eraman ninduten. Oso gogorra da eritetxean hiruhilabete pasatu beharra osatzeko.

Aitak barkamena eskatu dit eritetxean, baina horrek ez dit batere balio oraindik. Eta erruguztia ene aitari leporatzen diogu.

Baina ikasle ona naiz. Ikerrekin jarraitu izan banu ez nintzen orain ditudan ikasketa-maila izango. Dena-den, lizentziatura bat izan arren, ez dut aprobetxatu; ez dut ikasitakoarekin zerikusia duenean lan egin nahi; oso autoestima baxua daukat.


Eta arratsaldeak lagunarekin kafesneak hartuz pasatzen ditut. Noraezean nabil. Noraez honetan alperrik denbora xahutuz.

Eta zu agertu  zara, ene printzipe urdina. Bi muxu eta besarkada handi batek maitemindu nauena. Eta badirudi mutil hau behar nuen irtenbidea dela. Eta maite zaitut, betirako nahi zaitut. Baina gaixo nago, eta berriro eritetxera. Halere, zure babesa daukat, maite nauzu eta ez duzu gure arteko harremana eteten.

Negargurea daukat maite nauzulako, zurekin nago ene malkoak zure babesean xukatzen ditut.

Oraingoan ere aita oso exijentea da. Edo ez du bere alaba gizon prestu batekin ezkontzerik nahi. Hori izango da, jeloskor egongo da.

Agur aita, ez nauzu ulertzen eta nik ez zaitut gehiago aguantatzen. Agur aita, agur ama.

Maitearen xamurtasunak indar berezi bat loratzen du ene bihotzean. Maite zaitut guztiaren gainetik.Ez nago prest ene mutila familiagatik galtzerik. Berarekin munduaren azkenera arte.

Gaur kotxe baten lehiatilaren bestekaldetik ene izena entzun dut. Eta Iker zen. Zer moduz nagoen, ea hobeto, nik baietz.Baina ja ez nago beretaz maiteminduta, oroitzapen goxo batzuk ene bihotza zeharkatu badute ere.

Ordea, nire printzipe urdina ene bila etorriko da orain eta bidaia luze bat elkarrekin egiteko batuko gara.


Mutil batenganako maitasunak gaixotuarazi ninduen. Eta orain Jose Luisengatik sentitzen dudan maitasun mugagabeak zoriontsu egiten nau.

Ez dut bizitza honen esanahia ulertu Jose Luis agertu den  arte. Maitasuna, hortxe hitz giltzarria. Maitasunak hormarik itzelenea ere xamur dezake.

1 comentario:

  1. me gustaría leerlo en castellano, ¿podrías traducirlo? gracias mil. luz

    ResponderEliminar

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentruko Eguneko Unitateko blogerarekin erlazioa duten artikulu eta iruzkinak idazteko bakarrik. Argitaratu aurretik moderatzaile batek gainbegiratua izango da. Egoera sintomatiko eta larrialdi beharretarako jarri harremanetan zure zentru edota terapeuta erreferentearekin.
De uso exclusivo para artículos y comentarios relacionados con el blog de la Unidad de Día del Centro de Salud Mental de Errenteria. Previos a su publicación son revisados por un moderador. Para comunicar cambios en la situación sintomatológica o necesidades urgentes dirigirse al centro y/o terapeuta referente.